XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maite baldin banauzu, esan zuen, niregatik egin ezazu.

Ez banauzu maite, konforme.

Baina zuk lagunen bat bazenu, edozein lagun, eta bisita egitera baletorkizu, eroso sentiarazten saiatuko nintzateke.

Eskuak ontzizapian lehortu zituen.

Nik ez ditut lagun itsuak, esan nuen.

Zuk ez duzu inongo lagunik, esan zuen.

Eta kito.

Gainera, esan zuen, zer arraio, emaztea hil berri zaio!

Ez al duzu ulertzen?

Gizonak emaztea galdu du!

Ez nion erantzun.

Esana zidan zerbait itsuaren emazteaz.

Beula zuela izena.

Beula!

Hori emakume beltzaren izena da.

Beltza al zen emaztea?, galdetu nuen.

Burutik al zaude?, esan zidan emazteak.

Buru muinak biguindu zaizkizu, ala?.

Patata bat hartu zuen.

Zoruaren kontra jotzen eta labe azpira biraka sartzen ikusi nuen.

Baina zer duzu?, esan zidan.

Mozkortuta al zaude?

Galdetu besterik ez dut egin, esan nuen.

Eta orduantxe emazteak interesatzen zitzaizkidan baino askoz zertzelada gehiago eman zizkidan.

Kopa bat prestatu eta sukaldeko mahaian eseri nintzen entzutera.

Historiaren zatiak beren lekuetan sartzen hasi ziren.

Beulak itsuarentzat lan egin zuen nire emazteak harentzat lan egiteari utzi eta hurrengo udan.

Oso aurki Beulak eta itsuak eliz ezkontza izan zuten.

Ezkontza apala izan zen nork nahiko zuen horrelako ezkontzara joan?, biok bakarrik zeuden, gehi apaiza eta apaizaren emaztea.

Nolanahi ere, eliz ezkontza izan zen.

Beulak hala nahi baitzuen, esan zuen itsuak.

Baina orduan ere Beulak minbizia omen zeraman guruinetan.

Zortzi urtez bananezinak izan ondoren nire emaztearen hitza, bananezinak Beularen osasuna bizkor kaskartzen hasi zen.